ESAITek mendi martxa antolatu du datorren udarako, urtero legez. Aurtengo edizioan, Nafarroa Behereko Bidaxune eta Donostia arteko bidea egingo da, 8 etapatan. Uztailaren 28an hasi eta abuztuaren 4a bitartean, 8 ordu inguruko ibilaldiak egitea da helburua. Hasierako ekitaldia Bidaxunen egingo dute.
Izena emateko epea zabalik dago, ESAITen webgunean dago xehetasunen berri.
Egitaraua:
1. Etapa, uztailak 28, larunbata: Bidaxune – Aiherra
2. Etapa, uztailak 29, igandea: Aiherra – Irisarri
3. Etapa, uztailak 30, astelehena: Irisarri – Donibane Garazi
4. Etapa, uztailak 31, asteartea: Donibane Garazi - Aldude
5. Etapa, abuztuak 1, asteazkena: Aldude – Arraiotz
6. Etapa, abuztuak 2, osteguna: Arraiotz - Igantzi
7. Etapa, abuztuak 3: ostirala: Igantzi – Astigarraga
8. Etapa, abuztuak 4, larunbata: Astigarraga - Donostia