Espainiako Vuelta

ESAITek bizikleta martxa egingo du larunbatean Euskal Herriko kirol ekitaldien alde

Espainiako Vuelta Euskal Herritik pasatzen dela-eta antolatutako ekitaldien baitan egingo da martxa, Gasteiztik Bilbora. Herriz herri testigua pasatuz egingo dute bidea.

2011ko irailaren 1a
19:01
Entzun

Espainiako Vuelta Euskal Herritik pasatzen dela-eta hainbat ekimen antolatu ditu ESAITek datozen egunetarako. Datorren larunbatean, irailaren 3an, Euskal pedalkadak bizikleta martxa egingo dute Gasteiztik Bilbora Txirrindularitzari bai, inposizioari ez, Euskal Herria nazioa lelopean. Herriz herri lekukoa pasaz egigo dute bidea eta martxa pasako den herrietako bizilagunei parte hartzeko dei egin diete.

Martxa 9:00etan abiatuko da Gasteiztik eta 19:00etan amaituko da Bilbon.

Pasa den abuztuaren 18an Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek prentsaurrekoa eskaini zuten ESAITekin batera, Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzen denerako antolatu dituzten ekimenen berri emateko.  Uztailean manifestu bat aurkeztu zuten hogei eragilek baino gehiagok, eta Vuelta Euskal Herritik pasatzearen inguruan egindako hausnarketa plazaratu zuten.

Larunbatean egingo den bizikleta martxaz gain, bi egun zehaztu dituzte herritarren mobilizazioetarako: irailaren 9a eta 10a. Irailaren 9an, elkarretaratzeak antolatuko dituzte 14:00etan Ilsoganako mendatean, Kantabria eta Euskal Herriaren arteko mugan, eta 16:00etan Bilbon, etapa amaieran. Irailaren 10eko elkarretaratzeak 11:00etan eta 16:00etan izango dira; goizean Bilbon, lasterketa abiatzen denean, eta arratsaldean Gasteizen, amaitzen denean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.