Kirola

ESAITek dio EAJtik eta Jaurlaritzatik "zigor politikoa eta mendekua" jasotzen dituela

Selekzioaren aldeko taldeak diru laguntzarik jaso ez izana eta haiek ekimenik ez babestea jarri ditu argudio gisa. EAJk "selekzioaren erabilera partziala eta alderdikoia" egiten du.

2008ko martxoaren 5a
15:12
Entzun
ESAITek EAJ eta Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu ditu gaur, hauek "ESAIT isilarazteko asmoa" dutelakoan. Adibidez, Martxelo Toledo selekzioaren aldeko taldeko kideak esan du Jaurlaritzak EHAKrekin ESAITi 140.000 euroko laguntza emateko akordioa lortu zuela, baina ez diola eman azkenean. Haiek ESAITen ekimenik ez babestu izana ere salatu du taldeak. "Zigor politikoa ez ezik, mendekua ere bada hau", adierazi du Toledok gaur, Bilbon, prentsaurrekoan.

Katalunian hango selekzioaren aldeko plataformak Generalitatetik urtean 1.200.000 euroko laguntza jasotzen duela jakinarazi du ESAITek. "Hemen berriz Jaurlaritzak ez digu zentimo bat ere ematen".

Aurten Beijingo Olinpiar Jokoetan kirol batean erakustaldi modura euskal ordezkaritza izateko aukera zapuztu izana ere egotzi dio Jaurlaritzari. Jose Ramon Garai Jaurlaritzako Kirol zuzendariari leporatu diote erantzukizuna. "Hemengo federazioari tramite batzuk egitea besterik ez zioten eskatzen, eta Garairen jokabideagatik hori ez da posible izan", esan du Egoitz Askasibar ESAITeko kideak. Haien iritziz, EAJk "selekzioaren erabilera partziala eta alderdikoia" egiten du.

Ez dute zehaztu justu zer kirolek zeukan Beijingen egoteko aukera. "Laster emango ditugu xehetasun gehiago, kontua larria baita".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.