Atzo, Donostian egin zuten atleta beteranoen Munduko Txapelketako inaugurazio ekitaldia, eta gaur ekin diote atletek lehiaketari. “Ekitaldiaren deialdia egiterakoan eta sariak banatzerakoan hizlariak ez du euskaraz hitz erdirik egin, esan beharreko guztia gazteleraz esan du, eta momentu batean ingelesez mintzatu da”, salatu du gaur goizean ESAITeko kide Txema Ibarburuk. Euskararen ausentzia Lasarteko zalditegian eta Anoetako estadio txikian behintzat nabaritu da.
Arratsaldean, ostera, euskara ere erabili du publikoari azalpenak ematen aritu den esatariak. Euskal Selekzioaren elastikoekin parte hartu eta dominak irabazi dituzten atletak espainiartzat hartu dituzte.
Atleta beteranoen Munduko Txapelketa prestatzeko antolatzaileak bildu zirenean “ekitaldietan euskara bermatzea”adostu zela gaineratu du Ibarburuk.
beteranoen munduko txapelketa
ESAITek egindako salaketaren ondorioz, euskaraz ere badihardu esatariak
Atleta beteranoen Munduko Txapelketako Lasarteko zalditokian eta Anoetako estadio txikiko ekitaldian esatariak ez duela “hitz bakar bat ere euskaraz egin” salatu du gaur goizean ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko Txema Ibarburuk. Berria.info-ri egindako adierazpenetan azaldu duenez, gaztereraz eta ingelesez aritu da esataria, baina euskaraz ez. Arratsaldean, ordea, euskaraz ere jardun du esatariak. Hala ere, Euskal Selekzioaren elastikoekin parte hartu eta domina bat irabazi duten euskal atleten berri bozgorailuetatik ematerako orduan espainiarrak direla esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu