euskal selekzioa

ESAITek ez du Euskadi-Serbia partida babestuko

Euskadiko Futbol Federazioak elkarlanerako ateak itxi dituela esan du ESAITek, ez dituela hartutako konpromisoak bete gogorarazi, eta partida horren inguruan interes ekonomikoa baino ez duela salatu.

2006ko abenduaren 11
19:46
Entzun
Abenduaren 27an jokatuko dute Euskadik eta Serbiak Eguberrietako ohiko lagunarteko partida. Euskadiko Federazioa da partida horren antolatzailea, eta ESAITen (Euskal Selekzioen Aldako Iritzi Taldea) babesarekin eta, hein handi batean, haiek sustatuta jokatu izan da orain arte. Ez dutela “iruzurrekin” jarraitu nahi esan dute, ordea, oraingoan. ESAITek ez du Euskadiko Federazioan ofizialtasunaren alde urratsik egiteko konpromisorik ikusten, aurretik hartutako erabakiak ez dituela errespetatu salatu du, eta elkarlanari ateak itxi dizkiotela -azkena Kataluniaren kontra jokatutako partidaren ostean ESAITek Federaziotik jasotako eskutitza aurkeztu dute horretarako prentsaren aurrean-.

Euskal futboleko hainbat peñen babesarekin agertu da ESAIT komunikabideen aurrean. ESAITen erabakiarekin bat egin dute haiek ere, eta Euskadiko selekzioa ez dutela une honetan eurena sentitzen. Lagunarteko partidek hasiera hartan euren papera betetzen zutela, baina harago joateko garaia dela aldarrikatu dute peñek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.