Eurokopa amaitzear da, eta aukera hori aprobetxatuz Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko (ESAIT) hainbat ordezkari Vienan izan dira selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko.
Ritxi Mendiguren, Martxel Toledo eta Isa Marin ESAITeko kideek Michel Platini UEFAKo lehendakariari eskutitz bat igorri diote, selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea onartzeko eskatuz. ESAITek, euskal selekzioarekin eta koloreekin lehiatzeko eskubidea aldarrikatu dute, haien arabera, “hori baita euskal herritar gehiengo zabal batek” nahi duena.
Kirola
ESAITek ofizialtasuna aldarrikatu du Vienan
Michel Platini UEFAko lehendakariari gutuna helarazi diote euskal selekzioak nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu