selekzioa

ESAITek selekzio ofizialen aldeko manifestazioa antolatu du etzirako

Bilbon izango da, Euskal Selekzioa-Tunisia lagunarteko partidaren aurretik. Uste du erakundeak eta federazioak ez direla ofizialtasunaren alde borrokatzen, eta bat egin du futbolarien idatziarekin.

2011ko abenduaren 26a
15:47
Entzun

Euskal Selekzioa-Tunisia Bilboko etziko lagunarteko futbol partidaren aurretik selekzio ofizialen aldeko manifestazioa egingo dute han, ESAITek deituta. Areatzatik abiatuko dira, 19:00etan —partida 20:45ean hasiko da, San Mamesen—.

Horretaz gain, ESAITek egun osorako ekimenak prestatu ditu Bilbon, Areatzan bertan. 11:30ean hasiko dira ekimenak, karpa batean; besteak beste, umeentzako jolasak, musika emanaldiak eta partida ikusteko pantaila erraldoi bat egongo dira.

ESAITek uste du erakundeak eta federazioak ez direla borrokatzen selekzio ofizialen alde. Bat egin du futbolarien idatziarekin. "Jokalariek argi hitz egin dute eta, beraz, baloia besteen teilatuan dago. Ea denoen artean eskuratzen dugun".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.