futbola

Esaiten aurkako salaketa ezarri dute, Espainiako Kopako finaleko txistuengatik

Catalunya Accio taldea ere salatu du Espainiako Nazioaren Defentsarako Fundazioak. Athletic eta Bartzelonaren arteko partidaren hasieran, Espainiako ereserkia jarri zutenean, entzun ziren txistuak.

2009ko ekainaren 25a
16:06
Entzun
Maiatzaren 13an Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako Kopako finala jokatu zuten Athletic eta Bartzelonak. Partida hasieran, Espainiako ereserkia jarri zutenean horren aurka txistuak entzun ahal izan ziren. Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (Esait) eta Catalunya Accio egin ditu txistu horien arduradun Espainiako Nazioaren Defentsarako Fundazioak (DENAES), eta salaketa ezarri du haien aurka.

Santiago Abascal fundazioko presidentearen esanetan, "aurrez pentsatutako txistuek gizarte alarma" eragin zuten. Horrez gain, "Espainiari eta erregeari irain" egin zioten eta "gorrotoa bultzatu zuten. Hutsegite horiengatik zazpitik hamabi hilabete arteko isuna eta sei hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra eskatu ditu bi erakunde horientzat DENAESek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.