ESAITeko kide Egoitz Askasibarrek adierazi duenez, "gure aurkako salaketa euskal herritarren aurkako erasoa da". Hitz horiekin erantzun dio atzo Espainiako Nazioaren Defentsarako Fundazioak (DENAES) taldeari jarritako salaketari. "Guk ez dugu deliturik egin, eta herri honetan gai honen inguruan deliturik burutzekotan, herri honek selekzio propioa izateko duen eskubidea urratzen duenak egin du", Askasibarren iritziz.
Maiatzaren 13an Valentzian (Herrialde Katalanak) Athleticek eta Bartzelonak jokatu zuten Espainiako Kopako finaleko partida hasieran, Espainiako ereserkia jarri zutenean, horren aurka txistuak entzun ahal izan ziren. Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (Esait) eta Catalunya Accio egin ditu txistu horien arduradun DENAESek, eta salaketa ezarri zuen atzo haien aurka.
Euskal herritarren aurkako eraso eta mehatxutzat jo du salaketa Askasibarrek eta, era berean, aldarrikapenak egin zituzten zaleak zoriondu ditu. Salaketak aurrera eginez gero, hainbat ekimen egingo dituztela ere iragarri du. Batetik, Euskal Herri mailan "herri moduan erasoari erantzuteko", eta, bestetik, nazioarte mailan: "Zehazki, 2016eko Olinpiar Jokoen antolaketan egoitza erabakitzen dutenengana zuzenduko gara, hain zuzen ere, demokratikoa ez den estatu espainiarra 2016ko Olinpiar Jokoen egoitza izan ez dadin eskatzeko".
Futbola
ESAITen ustez euren aurkako salaketa euskal herritarren aurkako erasoa da
Salaketak bere horretan jarraituz gero, Espainia 2016ko Olinpiar Jokoen egoitza izan ez dadin eskatuko die antolatzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu