selekzioa

ESAITentzat, EAEko Futbol Federazioa da errudun

Aurten ere ez da selekzioaren partidarik izango, "federazioak ez duelako bete ofizialtasunaren alde lan egiteko hartutako erabakia", dio Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak. Igande honetan Anbotoko magaletara joateko deia egin du taldeak Euskal Herriko kirol sistemaren eraikuntzaren alde egiteko.

2009ko abenduaren 2a
18:43
Entzun
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldearen (ESAIT) ustez, EAEko Futbol Federazioaren erruagatik geratuko da aurtengo gabonetan ere gizonezkoen euskal futbol selekzioa partida jokatu gabe. "Ofizialtasunaren alde lan egiteko hartutako erabakia ez du bete, urratsik ez du egin eta, gainera, erabilera egiten ari da", esan du Itziar Arratibel ESAITeko kideak gaur.

Federazioaren "moduak" salatu ditu, hedabideetara "filtrazioak" egin dituelako, "eta jokalariak banaka tratatu dituelako, ez kolektibo bezala, zatiketa aurkitu nahian".

Euskal Herriko selekzioen, eta hauek lortzeko Euskal Herriko kirol sistemaren eraikuntzaren aldeko ekimenak antolatu ditu ESAITek. Lehenengoa igande honetan, abenduaren 6an, 12:30ean, Anbotoko magaleko (Bizkaia) Pol Pol-eko zelaietan. "Euskal Herria oinarri hartuta kirola antolatzearen beharrarekin bat egiten duten guztiei, bertan argazki erraldoi bat guztion artean ateratzeko", erakundeak azaldu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.