Arratek eta Bidasoak elkarren aurka jokatuko dute gaur (12:30ean), Muskizen. Gaurkoa Muskizko hirunako torneoko hirugarren partida izango da. Torneoko lehen partida ostiralean jokatu zen, partida hartan Arrate 25-21 nagusitu zitzaion Paris Saint Germaini. Eibarko taldeak, erasoan bereziki, erakustaldia eman zuen lehen zatian. Jorge Dueñasek zuzentzen dituen jokalariak 16-8 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, Arrate ordezkoekin ari zela, PSGk tartea gutxitu zuen.
ESKUBALOIA. Arratek Bidasoaren aurka jokatuko du gaur, Muskizko hirunako torneoko azken partidan (12:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu