ESKUBALOIA. Bidasoak eta Arratek EHF Kopa jokatu nahi dute

2005eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Datorren sasoian EHF Kopan aritzeko partida erabakigarriak jokatuko dituzte gaur Bidasoak eta Arratek. Biek dute aukera sailkatzeko, baina irundarrek dute eskurago, puntu batera baitute Cangas, zazpigarren sailkatua. Azken partidan, gainera, elkarren aurka ariko dira. Gaur Almerian jokatuko du Bidasoak (18:30). Arratek, berriz, Valentziari egingo dio bisita (18:00). Etxekoek ez dute ezer jokoan, aspaldi galdu baitzuten maila. ABF Ligan, Itxakok eta Akaba Bera Berak etxean jokatuko dute, Cementos La Union Ribarrojaren (18:30) eta Astroc Sagunten (19:00) aurka. Bi euskal taldeak Europan ariko dira datorren sasoian: Itxako Errekopan eta Akaba Bera Bera EHF Kopan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.