Frantziak arazo gutxi izan zituen atzo Hungariari irabazteko. Esloveniako Europako Txapelketako ezusteko da Hungaria, baina Frantzia jaun eta jabe izan zen partida guztian (14-8 atsedenaldian), eta merezita irabazi zion. Bigarren multzoko liderra da orain Frantzia, eta finalerdietan izateko aurrerapauso handia eman du. Beste partidetan, Espainiak ederki sufritu zuen Suitzako talde eskasari aurre egiteko (26-24). Espainiak, halere, oso zaila du sailkatzea.
ESKUBALOIA . Frantziak begiak zabaldu dizkio Hungariari, 29-21 irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu