Pilota-Binakako Txapelketa

Eskuinean behintzat, Irujok ez du minik

Iberokoak eta Barriolak 22-8 irabazi diete Urrutikoetxea-Beroizi. Galtzaileek ezinezko dute finalean sartzea.

Irujo, asteon. I. U., ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko apirilaren 5a
19:52
Entzun

Irujok eta Barriolak binakako txapelketako finalerdietako lehen partida irabazi dute gaur (22-8), Urrutikoetxea eta Beroizen aurka.Aspekoak nagusi izan dira eta bukaerako emaitzak ondo islatzen du kantxa gainean egon den aldea. Irujok oso ondo jokatu du, eskuinez min handia eginez -—14 tanto egin ditu jokoan—. Ezker eskuko arazoek bere parte hartzea kolokan jarri zuten eta badaezpada ere babestu egin du, sotamano eta bolea bortitzik jo gabe. Jokaldi horietan Abel Barriolak bizkartzain lan ona egin du. Leitzarrak txapelketako partidarik onenetarikoa jokatu du.

Urrutikoetxeak eta Beroizek, aldiz, irudi kaskarra eman dute. Atzelariak batez ere, gozakaitz ibili da —5 huts egin ditu—. 10-2 galtzen hasi eta ez dute bururik altxa. Asegarcekoek bi partidak galdu dituzte eta dagoeneko ezinezko dute finalean sartzea.

Olaizola II.a-Aretxabaletaren aukera

Bigarren finalerdia igandean jokatuko da, Donostian, Olaizola II.a-Aretxabaletak eta Xala-Zubietaren artean. Olaizola II.a-Aretxabaletak irabazten badute finalean dira

Partidako datuak:

Iraupena.48.49.
Pilotakadak. 440.
Saketik. Irujok 2; Urrutikoetxeak alerik ez.
Markagailua. 0-1, 1-1, 3-1, 3-2, 10-2, 10-3, 11-3, 11-4, 15-4, 15-5, 16-5, 16-6, 19-6, 19-8 eta 22-8
Bestelakoak. 1.000 ikusletik gora Labrit pilotalekuan (Iruñea). Apustuak doblean irten ziren gorrien alde.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.