Eskuz Binakako Bigarren Mailako finala jokatuko da gaur Iruñeko Labrit frontoian

Erredakzioa
Donostia
2010eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Aspeko bi bikotek jokatuko dute finala maila nagusian, eta Asegarceko bi ariko dira Bigarren Mailakoan. Saralegi-Eskuderok eta Arretxe II.a-Ibai Zabalak jokatuko dute gaur finala Iruñeko Labrit frontoian. Ekaitz Saralegiren sasoia kontuan hartuta, hura eta Eskudero dira finala irabazteko faborito nagusiak.

Bigarren Mailako finala, izan ere, jada Lehen Mailan ere eskarmentua duten pilotariek jokatuko dute. Saralegik hiru partida jokatu ditu aurten bertan, Lehen Mailako Txapelketan, Asier Olaizolaren ordez, eta Ibai Zabala ere aritu da behin Otxandorenaren ordez. Oso maila onean ari da Saralegi aspaldian, eta haren jardunari ihes egitea dute buruan Arretxek eta Zabalak.

Jaialdiko lehen partida ikusgarria izan daiteke. Irujo eta Olaizola II.a ariko dira nor baino nor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.