Eskubaloia

Espainia baino gehiago izan da Norvegia

24-27 galdu dute Nely Alberto, Eli Pinedo, Ainhoa Hernandez, Naiara Egozkue, Nerea Pena eta Patricia Elorzak.

Nerea Pena baloia eskuratzeko borrokan. MARIJAN MURAT / EFE
2016ko abuztuaren 8a
23:55
Entzun

Montenegrori irabazi ostean, atzerapausoa eman dute eskubaloiko euskal ordezkariek Norvegiaren aurrean galduta. Jorge Dueñas bilbotarrak zuzendutako taldeak eta norvegiarrek partida parekatua eta intentsitate handikoa jokatu dute, baina, Darly Zoqbiren geldiketa erakustaldia ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. 

Bina gol egin dituzte Albertok eta Penak, eta bana Pinedok eta Egozkuek. Sailkapenean 3. postuan daude orain, eta Brasil multzoko liderra izango da hurrengo aurkaria. Asteazkenean jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.