C Multzoa

Espainia eta Italia final-laurdenetara, Kroazia etxera

Bukaerara arte egon dira jokoan lehen bi postuak.

2012ko ekainaren 18a
17:14
Entzun

Eurokopako C Multzoan ere erabaki dira gauzak: Espainia eta Italia sailkatu dira final-laurdenetara, eta Kroazia kanpoan geratu da —Irlanda bigarren jardunaldian gelditu zen kanporaketetatik at—.

Emozio handiko gaua izan zen, gol baten gora-beheran egon baitziren hiru selekzioren artean bi postu. Bukaerara arte egon zen jokoan dena.

Italia-Irlanda: 1-0: Cassano (35m). 2-0: Balotelli (90m). 

Kroazia-Espainia: 0-1: Navas (88m).

C Multzoko sailkapena

1. Espainia. Zazpi puntu.
2. Italia. Bost.
3. Kroazia. Lau.
4. Irlanda. Zero

Espainiak D Multzoko bigarren sailkatua hartuko du final-laurdenetan, Italiak aurrena.

Honela doa D Multzoko sailkapena:

1. Frantzia. Lau puntu.
2. Ingalaterra. Lau.
3. Ukraina. Hiru.
4. Suedia. Zero.

Gaur: Suedia-Frantzia eta Ingalaterra-Ukraina.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.