Espainia zuzenean sailkatu ez izanak aldaketak eragingo ditu Ligako egutegian

Agentziak
MADRIL
2005eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Espainiak bigarren aukera jokatu beharko du 2006 urteko Alemaniako Munduko Kopan egon nahi badu. Espainiarrak eskas aritu dira sailkapen ligaxkan eta garesti ordaindu dute, Serbiak merezita kendu baitie txartela. Espainiako selekzioa zuzenean sailkatu ez izanak, gainera, aldaketak eragingo ditu Ligan. Hala, Espainiako Liga Profesionalak zera proposatu zuen atzo: azaroaren 9an jokatzekoak ziren Espainiako Kopako kanporaketak urriaren 26an jokatzea, eta egun horretan jokatzekoa zen Ligako 11. jardunaldia azaroaren 9ra pasatzea. Neurriak Atletico Madrili bakarrik eragingo lioke Kopa jokatu behar du eta taldeko hainbat jokalarik Espainiako selekzioan jokatzen dute, baina talde horrek azaroaren 30ean jokatuko luke Kopako partida. Horrekin, Espainiako selekzioak bigarren aukera prestatzeko denbora gehiago izango luke.Gaur aztertuko dute proposamena, eta ezusterik ezean, baiezkoa emango diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.