eskubaloia

Espainiak eta Frantziak elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan

Espainiak 26-22 irabazi dio Angolari.

2016ko abuztuaren 14a
23:49
Entzun

Espainiak hirugarren amaitu du multzoetako fasea. Nahi baino gehiago kosta zaio irabaztea, baina azkenean lau goleko aldeaz gailendu da. Frantziaren aurka jokatuko du final-laurdenetan, asteartean.

Angolaren aurka Penak eta Pinedok hasieratik jokatu dute. Elorzak, Egozkuek eta Nely Carlak ere jokatu dute. Azken horrek, ordea, min hartu du ezker eskuan.

Espainiak eta Frantziak iazko munduko txapelketan elkarren aurka jokatu zuten, Danimarkan, eta orduko horretan Frantziak 21-22 irabazi zuen, arauzko denbora beteta zegoenean penaltiz sartutako gol bati esker. Espainia eta Frantziaren arteko partida irabazten duenak Brasil edo Herbehereak izango ditu aurkari.

Suedia-Norvegia eta Errusia-Angola dira beste kanporaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.