Espainiak huts larria egin du, bigarren fasean Turkiaren aurka galduta (63-60)

Serbiak sufrituta irabazi dio Poloniari (72-77), baina asko leundu du final-laurdenetarako bidea, Turkiak bezala

Erredakzioa
Donostia
2009ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Turkiak eta Serbiak Polonian jokoan den Europako Saskibaloi Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte. Jokatu beharko lituzkete, behintzat, bigarren ligaxka amaitzeko geratzen zaizkien bi partidetan orain arteko maila ematen badute. Turkia hiru partidak irabazita dago lehen postuan, eta Serbiak partida garrantzitsua irabazi zuen atzo Poloniaren aurka (72-77). Bi garaipen eta porrot batekin, nahikoa izango du geratzen diren bi partidetako bat irabaztea. Espainia eta Polonia, berriz, aurrera begiratu nahian baina atzera begira geratu dira.

Normala da etxeko selekzioaren egoera, oso talde gaztea baitauka, eta ez baita txapelketa irabazteko faboritoetako bat. Baina larriagoa da Espainiaren kasua. Europako Txapelketa irabazteko faboritoetako bat zen. Ia faborito bakarra. Baina bi partida galdu ditu dagoeneko. Lehen ligaxkako estreinakoa lehenengo, Serbiaren aurka (66-57). Eta bigarren ligaxkako estreinakoa atzo, Turkiaren aurka (63-60). Lehen ligaxkako ondorengo bi partidak irabazita, lortu zuen azkenean aurrera egitea. Baina bigarren ligaxkan asko zaildu zaio bidea. Lituania eta Poloniaren aurka jokatu beharko du, eta azken partida horretan egon daiteke jokoan laugarren postua, final-laurdenetarako azken txartela. Orain arte ikusitakoaren arabera, oso aurkari gaiztoa izango da Polonia espainiarrentzat.

Azken unean huts Espainiak

Ikusi egin beharko da atzoko porrotak Espainiari zenbateko mina eman dion. Izan ere, partida amaitzeko 12 segundo falta zirenean, eta Turkia 61-60 aurretik zenean, Llulek huts egin zuen. Marc Gasolek, ondoren, handi samarrak bota zituen jokaldi horren inguruan. Espainiako selekzioan giroa gaiztotuta dagoen seinale.

Gaur E multzoko bigarren partidak jokatuko dira: Mazedonia-Alemania, Grezia-Errusia, eta Kroazia-Frantzia. Grezia eta Frantzia hiruna partida irabazita daude, Errusia, Alemania eta Kroazia partida bakarra irabazita, eta Mazedonia hiru partidak galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.