Argentina 75-95 Espainia

Espainiak mendean hartu du Argentina Munduko Txapelketako finalean

Ricky Rubio izendatu dute partidako eta txapelketako jokalaririk onena.

Espainiaren eta Argentinaren Munduko Txapelketako finala, Pekinen. HOW HWEE YOUNG, EFE
2019ko irailaren 15a
16:24
Entzun

Espainia partidaren hasieratik amaierara arte nagusitu zaio Argentinari, eta 20 puntuko aldearekin irabazi du Munduko Txapelketako finala.

Markagailuan 22 punturen aldea lortu badu ere, Argentinak ez du amore eman neurketa osoan. Laugarren laurdenean estutu du gehien emaitza —12 puntuko aldea—, eta pentsa zitekeen partida berdintzeko gai izan zitekeela.

Espainiak, baina, ordura arteko joko sendoari eutsi dio unerik zailenean, eta Argentinako taldeak faltak pilatu dituen ahala, aldea handitu du berriro ere.

Espainiako selekzioak bigarrenez lortu du Munduko Txapelketa irabaztea. 2006an irabazi zuen lehen aldiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.