"Epaieaten berehalako azterketaren ostean eta epaia bera errespetatzeaz gainera, zerau adierazi gura du: Athletic Club ez dagoela inolaz ere ados hartutako erabakiarekin ezta ondoriora doan arrazoiketarekin". Talde zuri-gorriko zuzendaritzaren ustez, epaitegiak ez ditu kontutan hartu "aurkeztu diren arrazoi franko, zientifikoak eta prozeduraren aldetik, Carlos Gurpegiren errugabetasuna frogatzen dituztenak". Hori dela-eta, taldeak berretsi du Gurpegiren errugabetasun horren alde tinko eta gogor egiten duela oraingoan ere Athleticek.
Klubak, jokalariak eta abokatuek epaia zehat-mehatz aztertu ondoren helegitea aurkezteko bideak eta tresnak aztertuko dituztela adierazi dute "Carlos Gurpegi defendatzeko aukera guztiak agortu nahian".
Epaia plazaratu duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko salak ohartarazi duenez, baina, "epaia behin behinekoa da eta ez dago aukerarik bere aurkako helegitea jartzekoa Auzitegi Gorenean".
Gai honen inguruko zehaztasun guztiak bihar emango dituzte prentsaurreko batean.
Athletic
Espainiako Auzitegi Nazionalak baieztatu egin du Gurpegiren aurkako bi urteko zigorra
Gaur jakinarazi diote Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariari Espainiako Auzitegi Nazionalak ez duela onartu ustezko doping kasuarengatik epaiaren aurka jarritako helegitea. Horrenbestez, Gurpegiren aurkako bi urteko zigorra baieztatu egin du auzitegiak. Talde zuri-gorriak ohar baten bidez jakinarazi du ez dagoela "inolaz ere ados hartutako erabakiarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu