Espainiako banderak Hondarribian

Hondarribiko Arraun Elkarteak irabazitako bandera nagusiak dira; Kontxako Bandera irabazten duten urteetan zintzilikatzen dituzte, haiek bedeinkatzeko ekitaldia egiten den egunean.

jarraia159730.jpg
2018ko azaroaren 24a
08:17
Entzun

Hondarribiko Arraun Elkarteak irabazitako hamalau banderak bedeinkatuko dituzte gaur. Hori dela eta, kaleetan zintzilikatu dituzte orain arte irabazitako bandera nagusiak, tartean frankismo garaikoak.

Urtero egin ohi dute banderen bedeinkapena, eta ekitaldian parte hartzen dute udaleko ordezkariek ere. Kalejirarekin hasi eta mezarekin amaitzen da. Ordea, Hondarribiko traineruak Kontxako Bandera irabazten duen urteetan, ordura arte lortutako bandera garrantzitsuenak zintzilikatu ohi dituzte herrian ekitaldiek irauten duten bitartean.

 

 

Irudiak zeresana eman du herritarren artean. Ugari izan dira kaleetako banderak ikusita harritu direnak, eta baita minduta sentitu direnak ere. Hala ere, udaleko prentsa arduradun Inaxio Noguerasek azaldu duenez, ohitura da herrian banderak zintzilikatzea: "Hori bera egin zuten 2013an ere Kontxa irabazi zutenean, eta berdin egin dute gaur. Batzuei, agian, ez zaie gustatuko, baina historiaren zati bat da".

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.