Espainiako ereserkiari balkoietan txistu egitera deitu dute

Kataluniako Selekzioaren Aldeko Plataformak dei egin du Espainiako ereserkiak iraun bitartean jendeak txistu egin dezan balkoietan, Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Ernaik bat egin du ekinaldiarekin.

2012ko Espainiako Kopako finalean Espainiako ereserkiari egindako txistukada. EFE
Julen Etxeberria.
2021eko apirilaren 16a
12:49
Entzun

2009an Valentzian (Herrialde Katalanak), 2012an Madrilen eta 2015ean Bartzelonan Athleticek eta Bartzelonak elkarren aurka jokatutako Espainiako Kopako finaletan, txistu egin zioten bi taldeetako zaleek Espainiako ereserkiari —beste horrenbeste egin zuten 2017an Alavesek eta Bartzelonak Madrilen jokatutakoan—. Larunbat honetan, ordea, ez da zalerik izango bi taldeek Sevillan (Espainia), La Cartuja estadioan jokatuko duten Kopako finalean.

Hala ere, Kataluniako Selekzioaren Aldeko Plataformak dei egin du Espainiako ereserkiak irauten duen bitartean jendea balkoietara atera dadin eta txistu egin dezan. Kataluniako eta Euskal Herriko Independentziaren aldeko aldarrikapena izango da, Bi herri, helburu bat: independentzia lelopean. Ernaik bat egin du ekinaldiarekin. 21:30ean hasiko da finala, eta Espainiako ereserkia minutu batzuk lehenago jarriko dute estadioko bozgoragailuetan, Felipe VI.a Espainiako erregea iritsi bezain pronto. 

2015ean, Espainiako Fiskaltza Santiago Espot txistualdiaren sustatzaile Catalunya Accioko presidentea kondenatzen saiatu zen, Espainiako Koroari irain egin ziola argudiatuta. Hasieran, 7.200 euroko isuna jarri zion Espoti, baina 2018an Espainiako Auzitegiak absolbitu egin zuen, ekintza adierazpen askatasunaren babespean egin zela argudiatuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.