Espainiako futbol selekzioaren partidak eta Espainiako Vueltako lasterketa Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan jokatzeko bi eskaera onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. 1967tik ez du Espainiako futbol selekzioak Euskal Herrian jokatu -frankismoaren garaiak ziren-. Vuelta EAEtik ez da igaro 1978tik, baina bai Nafarroatik, urte batzuetan etapak bukatu izan direlako Iruñean.
PSE-EE, PP eta UPDren babesarekin atera dira aurrera bi proposamenak; EAJk eta Aralarrek aurkako botoa eman dute.
Iaz PPk Vuelta EAEtik igarotzeko proposamena jarri zuen mahai gainean, baina ez zuen onartu Legebiltzarrak, EAJ, EHAK, EA eta EBk aurka bozkatu zutelako.
kirOLA
Espainiako futbol selekzioaren partidak eta Vuelta EAEn izateko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Araba, Bizkaian edo Gipuzkoan azkenekoz 1967an jokatu zuen partida Espainiako futbol selekzioak. Vueltak 31 urte daramatza EAEtik igaro gabe; azken urteetan, ordea, Nafarroatik pasatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu