Kirola

Espainiako Gobernuak 19 euskal federazioren aurkako helegiteak sartuko ditu

Paulino Luesma Gobernuak EAEn daukan ordezkariaren ustez, "Espainiako araudiaren kontra" doaz haien estatutuak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkaritza gainditu egiten dutelakoan.

2007ko uztailaren 9a
14:22
Entzun
Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak Estatuaren Abokatuari hemeretzi euskal federazioren estatutuen kontrako helegiteak sartzeko agindu dio, estatutuok "Espainiako araudiaren kontra" doazela iritzita.

Txirrindularitza, karate, kirol egokitua, eskubaloia, herri kirolak, atletismoa, igeriketa, borroka eta samboa, halterofilia, gimnastika, surfa, hipika, triatloia, automobilismoa, errugbia, judoa, xakea, ur jokoak eta olinpiar tiroko federazioak dira hemeretzi horiek.

Luesmaren ustez, estatutu horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kirolaren Legean oinarritzen dira, eta gogoratu du Espainiako Gobernuak lege horren kontra Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartua duela, "euskal kirolari estatuko eta nazioarteko ordezkaritza eman nahi diolako". Horrek Espainiako Konstituzioaren 149-1-3 artikulua urratzen du, haren arabera. Arauak Espainiako Estatuari ematen dio kanpo harremanetarako eskumen osoa. Auzitegi Konstituzionalak EAEko Kirolaren Legeak euskal federazioen ordezkaritzaz dioen artikulua bertan behera utzi zuela esan du, bide batez, Luesmak, eta bere lurraldera mugatzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.