Hainbat urteren ondoren, Espainiako Itzulia Euskal Herrian ere jokatuko da aurten. Gaur aurkeztu dute ibilbidea, eta hemeretzigarren eta hogeigarren etapak, hain zuzen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatuko dira. Azkenaren aurreko biak izango dira, hortik Madrilera joango baita tropela azken etapa jokatzera.
Mendebaletik sartuko da Espainiako Itzulia Euskal Herrian, eta Bilbon izango du helmuga. Biharamunean, berriz, Bilbon hasi eta Gasteizen amaituko da, Gipuzkoa hego-mendebaldean 60 kilometroko sartu-irten bat egin ondoren. Horietan Vueltako etapa bat amaitu zen azken aldia 1978an izan zen. Orduko horretan Donostian amaitu zen Vuelta, eta Bernard Hinaultek irabazi zuen.
Geroztik, ordea, izan dira Espainiako Itzuliko beste etapa amaiera batzuk Euskal Herrian. Azkenekoz, 1993. urtean hartu zuen Euskal Herriak etapa amaiera bat, Tuteran, eta 1994an beste bat, Iruñean.
Txirrindularitza
Espainiako Itzuliko bi etapa Euskal Herrian korrituko dira aurten
Azkenekoz 1994. urtean amaitu zen etapa bat Euskal Herrian, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu