Juan Antonio Gomez-Angulo Espainiako Kirolerako estatu idazkaria Antonio Martra Espainiako Irristaketa Federaziko presidentearekin batzartu da gaur, eta bileraren ondoren iragarri du Martrak dimititu egin duela.
Horrez gain, Kataluniako Irristaketa Federazioari espedientea ireki diotela jakinarazi du, eta, halaber, Nazioarteko Batzorde Olinpiarrean zein Kirol Federazioen Nazioarteko Federazioen Elkarte Nagusian helegiteak aurkeztuko dituztela martxoaren 27an Kataluniako Federazioa, eta, bidenabar, selekzioak, aintzatetsiz hartutako erabakiaren kontra.
Selekzioak
Espainiako Kirol Kontseiluak oso neurri gogorrak hartu ditu Kataluniako irristaketa selekzioak nazioartean aintzat hartzearen kontra
Espainiako Kirol Kontseilu Nagusia ez dago prest Nazioarteko Irristaketa Federazioak Kataluniakoaren inguruan hartutako erabakia onartzeko. Hain zuzen ere, hilaren 27an Miamin egindako bileran Kataluniako Federazioa aintzatestea eta, ondorioz, irristaketa arloko Kataluniako selekzioei —besteak beste, patin hockeyekari— nazioartean eskubide osoz parte hartzeko aukera eman zion. Espainiako Kirol Kontseilu nagusiak jakinarazi du Nazioarteko Federazioaren erabakia inpugnatuko duela, Kataluniako Federazioari espedientea ezarri diotela, eta Espainiako Federazioko presidenteak dimititu egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu