Asobal Ligako lehen itzulia aurreneko zazpi sailkatuen artean amaitu zuten taldeak eta Almeria ariko dira gaurtik igandera Espainiako Kopan, Veran eta Almerian (Espainia). Lehen partidak gaur jokatuko dira, final-laurdenak hain zuzen ere: Granolles Bartzelonaren aurka, eta Valladolid (iazko txapelduna) Ademar Leonen aurka.
Portland San Antonio, euskal ordezkari bakarra Kopan, bihar hasiko da lehian. Iruñeko taldeak denboraldi honetako borreroaren aurka jokatuko du berriro, Ciudad Realen aurka alegia. Espainiako taldeak neurria hartuta dio Portlandi sasoi honetan, Asobal Kopako eta Txapeldunen Ligako finaletan irabazi baitio.
Nafarrek ez dute berriz etxera esku hutsik itzuli nahi. Baina ez dute lan samurra izango. Ligan aurretik egon arren, nafarrek ezer gutxi dute egiteko Ciudad Realen aurka. Txapeldunen Ligan ikusi ahal izan zen hori, espainiarrek aise eskuratu baitzuten finala. Portland ez da ondo iritsi denboraldiko azken txanpa erabakigarrira. Ligan jokatu dituen azken hiru partidetan estu eta larri ibili da: Bidasoaren aurka berdindu egin zuen eta Cangasi eta Alcobendasi gol eskas bateko aldearekin irabazi zien. Francisco Javier Zupo Ekisoainek hiru hutsune izango ditu Kopan: Martin, Garralda eta Gurbindo.
Espainiako Kopa jokatuko da gaurtik
Portland San Antoniok Ciudad Real izango du berriro aurkari, bihar, final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu