Mar Alicanteko neskek hobeto hasi zuten atzo Leonen (Espainia) jokatu zen Kopako finala, baina Itxakokoak segituan bizkortu ziren, eta azkenean mendean hartu zuten Herrialde Katalanetako taldea: 29-35 izan zen azken emaitza, Lizarrakoen (Nafarroa) alde.
Horrenbestez, Espainiako Kopaz jabetzea lortu zuen Itxakok, eta, bidenabar, palmaresean falta zuen tituluetako bat lortzea. Esaterako, Liga eta EHF Kopa irabazi zituen iaz Itxakok, baina Espainiako Erreginaren Kopako txapelketan finalaurrekoak gainditzeko arazoak izan dituzte orain arte. Zailtasun horiek gainditu eta txapelketa irabaztea lortu dute aurten. Ligan ere sailkapen buru dira.
Eskubaloia
Espainiako Kopa Lizarrara ekarri du Itxakok
29-35 hartu zuen atzo mendean Mar Alicante taldea, eta hainbestetan ihes egin dion titulua eskuratu zuen azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu