Aurten ere garaipenaren atarian geratu da Reala Espainiako Kopan. Bosgarren urtez jarraian jokatu dute txuri-urdinek finala, eta aurreko lauretan gertatu bezala, galdu egin du finalean; oraingoan, RC Poloren aurka.
Gol bakarra behar izan du RC Polok garaipena eskuratzeko, eta lehen laurdenean heldu da hori, 11. minutuan.
Txuri-urdinak larunbatean sailkatu ziren, Egara kanporatuta. Partida banako berdinketarekin bukatu zen, eta Reala 4-3 nagusitu zen penalti jaurtiketetan.