FUTBOLA

Espainiako Lehen Mailako jokalariak bakarrik ariko dira euskal selekzioarekin

Realeko eta Athleticeko bost jokalari, Leganeseko eta Alaveseko hiru eta Eibarreko bi deitu dituzte Mikel Etxarri eta Jose Mari Amorrortu hautatzaileek. 

2018ko urriaren 10a
12:44
Entzun

Hauek dira ostiral honetan 20:45ean Mendizorrotzan Venezuelaren aurka jokatzera deitutako jokalariak: Athleticetik, Aritz Aduriz, Yuri Berchiche, Dani Garcia, Iñigo Martinez eta Iñaki Williams; Realetik, Jon Bautista, Aritz Elustondo, Asier Illarramendi, Luca Sangalli eta David Zurutuza; Alavesetik, Manu Garcia, Martin Agirregabiria eta Ibai Gomez; Leganesetik, Javi Eraso, Jon Ander Serantes eta Mikel Vesga; eta Eibarretik, Asier Riesgo eta Anaitz Arbilla.

Berriz ere ez dago ez Osasunako jokalaririk —Espainiako Bigarren Mailako partida jokatuko du larunbatean, Sadarren, Kordobaren aurka—, ez Ipar Euskal Herriko jokalaririk. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.