Espainiako Rallya erabakigarria izan daiteke
RALLYAK. Espainiako Rallya gaur hasi eta igandera arte jokatuko da, eta erabakigarria izan daiteke, Munduko Txapelketa aspaldian ez bezala orekatua baitago. Berdinketa dago lehen postuan: Miko Hirvonenek (Ford) eta Sebastian Loebek (Citroen) 196 puntu dituzte, eta Sebastian Ogierrek (Citroen), 193. Asfaltoko rallya izan arren, lehen eguneko zatiak lur gainean jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu