Espainiako Selekzioak EAEn jokatuko du abuztuan. Saskibaloi selekzioa Gasteizen izango da, Andra Mari Zuriaren jaietan, torneo bat jokatzen. Munduko txapelketa jokatzekoa du selekzioak aurten, eta entrenamendu gisara baliatuko du Gasteizko torneoa.
Badira 21 urte Espainiako Selekzioa EAEn izan ez dela. Sergio Scariolo hautatzaileak esan du espero duela torneoa selekzioaren eta EAEren arteko "berraurkitzea" izatea. Oraindik ez dute argitu beste zein selekziok jokatuko duten torneoa, baina litekeena da Argentina, Lituania eta besteren bat izatea.
SASKIBALOIA
Espainiako Selekzioak torneoa jokatuko du Gasteizen, udan
Andra Mari Zuriaren jaietan izango da txapelketa, eta Munduko Txapelketa prestatzeko baliatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu