200,8 kilometroko etapa egin dute Ponferradan, eta Ion Izagirre (Movistar) izan da helmugaratzen lehena. Alejandro Valverderekin heldu da helmugara Izagirre, eta bera izan da garaile. Hamar segundora heldu da hirugarren sailkatua, Euskadi taldeko Carlos Barbero.
Hasieratik sortu du ihesaldia hamar txirrindulariz osatutako talde batek, eta lau minuturainoko aldea izan dute. Movistar aritu da tropelean lanean, eta Amets Txurruka eta Carlos Verona izan dira ihesaldiari gehien eutsi diotenak. 20. kilometroan harrapatu dituzte, eta hamarren faltan jo du erasoa Izagirrek.