Herritar batek aurkeztutako salaketaren harira zabaldu dio txostena Donostia Festak udalaren menpeko erakundeak Urdaibairi. Donostiako Udalak ez du zehaztu zer zeramaten Urdaibaiko arraunlariek, baina urratutako arauaren berri eman du. Kontxako estropaden araudiko 9. artikuluak horrela dio 2. idatz zatian: "Tripulazio guztiek beren tripulazioaren kamiseta jantzi beharko dute portuko arrapalatik irteten direnetik bertara iristen diren arte, hau da, izena emateko eskaeran adierazitako kolore bereko kamiseta eraman beharko dute”.
Erakunde publikoak ebatzi du gertaera hori arau-hauste arina izan daitekeela eta klubak egun batzuetako epea izango du orain helegitea jartzeko. Espediente horrek ez dakar klubarentzako zigor ekonomikorik.
Hedabide ugarik zabaldu dutenez, bi arraunlarik Athleticen eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera bat zabaldu izanagatik ireki diote txostena Bermeoko arraun taldeari. Arraunlarien artean, ordea, izan ziren ikur gehiago ere; esaterako, ospakizunetan, Kantabriako bandera zeraman soinean Urdaibaiko arraunlari batek.
Athletic eta presoen aldeko banderez gain,Kantabriakoa ere bazeramaten Urdaibaikoek http://t.co/aoZelLphQHpic.twitter.com/3HnNKmLprd
— Berria.eus (@berria) September 17, 2015