BIHAR BERRIA-N

"Espero nuen baino dezente gogorragoa izan da Laila Peak"

Karakorumeko Laila Peak mendiaren neguko lehen igoera egin ostean, behe kanpalekutik erantzun ditu Alex Txikonek BERRIAren galderak. Bihar argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da hau.

Berria.info
2013ko otsailaren 21a
19:34
Entzun

Pozik dago Alex Txikon mendizalea Laila Peak mendian egindako lanarekin, baina, batez ere, behe kanpalekura onik iritsi delako. Neguan Karakorumeko Laila Peak mendira igotzen lehena izan da, Jose Fernandezekin batera. Lehenengo ekinaldia eta bigarrena batuta, hamabi egun pasa ditu bizkaitarrak behe kanpalekutik kanpo.

"Josek hiru behatz dauzka pixka bat izoztuta; eta normala den bezala, pisua galdu dugu, baina, eskaladak suposatu duena kontuan hartuta, okerragoa izan zitekeen". "Gailurrera iristeko azken metroekin batera, jaitsieran sufritu dugu gehien. Gailurretik bigarren kanpalekurako ibilbidearen erdia gauez egin genuen, eta tentsio handiko uneak izan ziren; benetako beldurra pasa dugu une batzuetan", azaldu du mendizaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.