Espezialista onenak izango dira etzi Bilbon
GIMNASTIKA ERRITMIKOA. Gimnasta onenak ariko dira lehian etzi Bilbon, Casilla pabiloian, Euskalgym galan (17:00). Parte-hartzaileen artean Eugenia Kanaeva errusiarra nabarmentzen da, hiru aldiz parte hartu du Olinpiar Jokoetan, eta munduko eta Europako txapeldun izandakoa da. Bezperan ere gimnastika erakustaldia izango da Durangoko Landako kiroldegian (15:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu