Futbola

Espraia iritsi da Espainiako Ligara

Munduko Kopako arrakasta ikusita, futbol federazioak onespena eman dio

Epaile bat, spraya erabiltzen, Munduko Kopan. P. A./EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko uztailaren 24a
11:58
Entzun

Lehen eta Bigarren Mailako partidetako epaileek espraia eramango dute gerritik zintzilik. Faltak ateratzean, baloiaren puntua eta hesia non kokatu zehatz markatzeko erabiliko dute. Espainiako Futbol Federazioak erabilera onartu du eta LFPk bere txapelketetako arautegian sartuko du.

Munduko Kopan arrakasta handia izan du, jokalariek errespetatu dutelako, eta Espainiako LIgaren aurretik beste batzuk ere onartu dute, Txapeldunen eta Frantziako Liga kasu. Ikusteke dago Superligako epaileek ere erabiliko duten ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.