Protagonistak. Mark Cavendish

Esprinter handia, goraka ere bai

2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

Jaioterria. 1985eko maiatzaren 21a.

Jaioteguna. Douglas (Man uhartea).

Debuta. 2007an-Mobilekin.

Ibilbidea. T-Mobile (2007), Columbia( 2008-2010), eta Highroad (2011tik).

Garaipen garrantzitsuenak. 2007an Kataluniako Voltako bi etapa; 2008an Romandiako Tourreko etapa bat, Italiako Giroko bi, eta Frantziako Tourreko lau; 2009an Tirreno-Adriatikoko etapa bat, Milan-San Remo, Giroko hiru etapa, Suitzako Itzuliko bi, eta Tourreko sei; 2010ean Voltako etapa bat, Romandiako Tourreko beste bat, Tourreko bost, eta Vueltako hiru; eta 2011n Giroko bi etapa, eta Tourreko bat.

EGUNEKO ZIGORRA

EPAILEEK KANPORATU EGIN DUTE ROJAS

Gaurko etapan, Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto) abiatuko da erregulartasunaren maillot berdearekin. Izan ere, epaileek kanporatu egin zituzten atzo Jose Joaquin Rojas (Movistar) eta Tom Boonen (Quick Step), tarteko helmugako esprintean izan zuten jokabideagatik.

EGUNEKO EGOSKORRA

THOMAS VOECKLER

Txirrindulari berezia da Thomas Voeckler frantziarra (Europcar). Egoskorra da, telebistako kameren aurrean antzerkia egin zalea, baina oso txirrindulari ona. Atzo ere saiatu zen erasoa jo eta tropelaren oreka hausten. Eta ez behin bakarrik. Baina ez zuen helbururik lortu. Saiatuko da berriz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.