bihar berria-n

"Estatus politiko bat izan arte zaila egongo da ofizialtasuna"

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2013ko otsailaren 4a
17:00
Entzun

- "Guk oso argi dugu ofizialtasuna aldarrikatzeko orduan erakundeok egon behar dugula lehen lerroan, hura bultzatzen. Guk dugu zilegitasuna hori egiteko, herriaren ordezkariak garelako, eta boto gehien atera ditugulako. Gainera, gure DNAn dago ofizialtasuna aldarrikatzea".

- "Estatus politiko bat izan arte gure selekzioek zaila izango dute nazioartean ofizialtasunez lehiatzea".

- "Normalean, konparatzen duenak beti egiten du zerbait txarra bilatzeko. Athleticek San Mames zaharra du, ehun urteko estadioa, eta Realak Anoeta, askoz berriagoa. Banandu egin behar dira bata eta bestea. San Mames Barria proiektua amaitzear dago, eta orain Realak beste proiektu bat dakar, eta aztertuko da, baina konparaziorik gabe, horrek liskarrak besterik ez dakartzalako".

- "Egingo ez duguna da etxeko probei kalte egin kanpokoak ekartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.