ATHLETIC

"Estiloari eutsita", finala helburu

Ernesto Valverdek aitortu du "ilusioz" dagoela taldea, baina azaldu du jokatzeko era ez duela aldatuko Espanyolen aurka.

Ernesto Valverde, Espanyolen aurkako partidaren atarian. LUIS TEJIDO / EFE
2015eko martxoaren 3a
19:25
Entzun

Espainiako Kopako finalaurreko itzuliko partidaz hitz egin du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak. "Ilusioz" dago taldea, final bat jokatzeko "aukera ederra" delako. Asteazkenean du partida Athleticek Bartzelonan, Espanyolekin (22:00). Bana berdindu zuten San Mamesen.

Laporteren osasun egoera da Valverderen kezketako bat. Azaldu duenez, sukarrarekin dago eta egunak daramatza ahul. Joaneko emaitza aintzat hartuta, golak egitera zelairatu beharrean da Athletic, baina orain arte jokatzeko erarekin jarraitzeko asmoa du Valverdek.

Finalera begira ere jarri da. Athletic finalean egonez gero arerioa zein den berdin diola esan du —Vila Realek eta Bartzelonak jokatuko dute beste finalaurrea—.

[Youtube]http://youtu.be/g6ySyt0gKP8[/Youtube]

Deialdia ere jakinarazi du talde zuri-gorriak: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Beñat, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Guillermo, Balenziaga, Unai López eta Williams.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.