Txirrindularitza

Estu eta larri, Degenkolb

Giant-Shimano, Orica eta Skyren ekimenez ihesaldia azken kilometroan bertan ezerezean utzi ondoren, John Degenkolbek (Giant-Shimano) irabazi du Vueltako 17. etapa.

John Degenkolb, 17. etaparen amaieran. JAVIER LIZON, EFE
unai zubeldia
2014ko irailaren 10a
17:42
Entzun

Uste baino larriago, uste baino lan gehiago eginda, baina Giant-Shimanok irabazi du Giant-Shimanorena zen etapa. Hasi eta bukatu gogotik lan egin behar izan du John Degenkolben taldeak, eta alemaniarrak ez du hutsik egin gero. Hori bai, azken kilometroan bertan geratu da ezerezean Rohan Dennis (BMC) eta Elia Favilliren (Lampre) ahalegina —ihes eginda ibili dira Bob Jungels (Trek), Lluis Mas (Caja Rural) eta Daniel Teklehaimanot ere (MTN-Qhubeka)—. Bost iheskideek lau minutuko aldea izan dute gehienez, gogotik estutu dute tropela, baina gehienetan gertatzen dena gertatu da Coruñara bidean ere. Esprinterren taldeen kontrolaren ondoren —amaieran lan dotorea egin du Warren Barguilek (Giant-Shimano)—, esprinta eta Degenkolben garaipena, aurtengo Vueltako laugarrena.

Estradan hasi eta Monte Castroven amaitu, hemezortzigarren etapa jokatuko da bihar. Gorabeheratsua da amaiera, azken 30 kilometroetan sartuta bi aldiz igoko dutelako Monte Castrove bigarren mailako mendatea. 6,5 kilometro eta %7ko batez besteko aldapa dauzka igoera horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.