Pilota

Estu irabazi dute Irribarriak eta Merinok

Partida erraza zirudienak ezusteko estuasunean jarri du bikotea, Urrutikoetxeak eta Untoriak aldeak berdindu dituztenean.

Irribarria, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 21a
20:08
Entzun

Alde handiarekin irabazten ari ziren Irribarria eta Merino, une batean partida irabazita zutela ere pentsatu dute askok. Ez da lan erraza hamabi puntuko aldeari buelta ematea. Baina horixe egin dute Urrutikoetxeak eta Untoriak, sasoi bikainean daudela erakutsita 

Irabazita zirudien partida irauli dute, eta galtzaile zihurtzat zituztenek begiak eta ahoa zabalik ikusi dute nola Irribarria eta Merino atzean uzten zituzten, eta 22ra gerturatzen ziren.

Estu eta larri, gainditu dute hogei puntuko langa bi bikoteek, eta baita 21na berdindu ere. Une hartan inor gutxi ausartzen zen hasierako segurtasunari eutsi eta nork irabaziko zuen esatera. Azkenean, 22 eta 21 irabazi dute Irribarriak eta Merinok, baina ez gutxi sufrituta. Irabazi ez arren, partida izugarria jokatu dute aurkariek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.