BERRIA Txapelketako bigarren final-laurdena zehaztu da jada. Markinak joan den igandean Zestoa-Gazteleku (Andoain) talde elkarteari irabazi zion, eta Gasteizko Zaramaga izango du hurrengo aurkari. Jendetza bildu zen Zestoako pilotaleku eta kanporaketa polita ikusteko aukera izan zuten, nagusi mailako partidan bereziki. Aste honetan final-zortzirenetako bi kanporaketa jokatuko dira, aurrenekoa, gaur, Hernaniko pilotalekuan (10:45). Etxeko taldeak Lemoaren aurka aurka jokatuko du. Bestea maiatzaren 5ean jokatuko da, Hendaian, Iparraldeko seikotea eta Uharteren artean.
Markina 2. Zestoa-Gazteleku 1
KADETEAK
Arrizabalaga-Urizar 22
Oiarbide-Aizpuru 10
GAZTEAK
Arrasate-Arkotxa 9
Gelis-Salegi 22
NAGUSIAK
Malax-Kastillo 22
Eskudero-Loiola 15
Markinak lortu zuen kanporaketako lehen puntua. Oiarbide eta Aizpuru gipuzkoarrak ez ziren aritu dakiten bezala, eta Arrizabalaga eta Urizar gehiago izan ziren. Markinako aurrelariak hamalau tanto egin zituen eta atzelariak ausart jokatu zuen, eta txokoan hiru tanto lortu. Partida hasieran lorturiko tartea (10-4) arazorik gabe mantendu zuten.
Gazte mailako partida antzekoa izan zen, baina aurkako norabidean. Gazteleku-Zestoak hasieran tartea ireki (4-10), eta ondo kudeatu zuen (5-15 eta 9-22). Gelis aurrelariak 11 tanto egin zituen guztira, Salegi atzelariak piloteoan izandako agintea baliatuz.
Nagusi mailako partidan erabaki zen kanporaketa, eta bi aurrelariek ikuskizuna eman zuten. Malax markinarrak bederatzi tanto lortu zituen pilotakadei emaniko abiadari esker, Eskudero Gazteleku-Zestoakoak, berriz, hamar, gehienak erremate trebeen fruitu. Aurrelariaren hasiera onak, hain zuzen, aurretik jarri zituen gipuzkoarrak (5-6).
Hortik aurrera, baina, Kastillo Markinako atzelaria, laukoteko onena, agintzen hasi zen eta tarte polita ireki zuten 10-2ko partzialari esker (15-8). Loiola gipuzkoarrak ondo eutsi zion piloteoari, baina azken txanpan behera egin zuen. Etxeko pilotariek galdu arren, ikusleak azken partida on bat ikusi izanaren aho zapore gozoarekin itzuli ziren etxera.
Estua bezain polita
Markinak aurrera egin du BERRIA Txapelketan; Hernanik eta Lemoak gaur jokatuko dute, Hernanin (10:45)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu