Saskibaloia

Estudiantes-Lointek Gernika gaur, titulurako lehen kanporaketan

Bi partidara izango da, eta biak irabazi ezean, puntu aldeak erabakiko du zein igaroko den finalerdietara. Itzulikoa igandean da, Gernikan.

jarraia195695.jpg
Aitor Manterola Garate.
2021eko martxoaren 31
14:49
Entzun

Lointek Gernikak gaur ekingo die Lehen Mailako titulua irabazteko kanporaketei. Aurrenekoa jokatuko du, final-laurdenetakoa, Movistar Estudiantesen aurka. Joanekoa dute gaur jokoan, Madrilen (19:30), eta itzulikoa datorren igandean izango da, Malosten (21:00).

Finalerdietara igaroko da bi partidetan puntu aldearen jabe egiten dena, biak irabazi ezean. Ez dira biak irabazi beharko ezinbestean. Bat irabazi eta bestea galdu, baina puntu aldea fabore duen taldeak egingo du aurrera.

Ligan, bitan jokatu dute elkarren aurka denboraldi honetan, eta bietan Gernikak irabazi du: Malosten, 77-74, eta Madrilen, 53-64. Jokoan antzera ibiltzen dira bi taldeak, abilak baitira kontraerasoan jokatzen.

Zaleen presentzian bada aldea. Izan ere, Madrilen Estudianteseko zaleek aukera izango dute Wizink Center pabilioira sartzeko, baina Malostera ezingo dira bildu Gernikakoak, Eusko Jaurlaritzak ez duelako horretarako baimenik ematen; ez saskibaloian, ez beste kiroletan.

Gainontzeko hiru kanporaketak ondorengo hauek dira:

-Kanaria Handia-Perfumerias Avenida (gaur eta larunbatean)
-Ensino-Valentzia (bihar eta igandean)
-Tenerife-Girona (gaur eta larunbatean)

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.