Final-zortzirenak

Estutasunak pasatuta, baina Uruguaik mendean hartu du Hego Korea

Horrenbestez, final-laurdenetara sailkatu den lehen taldea da. Suarezen bi golek eman diote garaipena.

2010eko ekainaren 26a
17:52
Entzun
Final-laurdenetara pasatzen lehendabiziko selekzioa bihurtu da Uruguai, Hego Koreari 2-1 irabazi ondoren.

Baina larri ibili da Uruguaiko taldea, eta Suarezen bi golek eta zorte onak eman diote garaipena.Korearrek izan dute golerako lehen aukera, baina eskuineko zutoinak geratu du Park Chu Yongen jaurtiketa. Handik lasterrera, partidako zortzigarren minutuan, iritsi da Uruguairen lehen gola: Edinson Cavanik eta Diego Forlanek garatutako jokaldiari Suarezek eman dion azken errematea, eta Hego Koreako defentsa eta atezaina erabat ezustean harrapatuta, gola sartu du.

Baina etsi gabe lanean jarraitu dute hego korearrek, eta epe luze batez, eurak izan dira zelai erdiaren, eta, oro har, jokoaren jabe. Uruguaik, berriz, behin gola eginda, defentsa gogorra antolatu du.

Bigarren zatian are eta indartsuago atera da Hego Koreako taldea, eta lehen ordu laurdenean hiru gol hurbilketa egin ditu, baina bigarren zatiko 23. minutu arte itxaron behar izan dute korearrek gola lortzeko: Uruguaiko defentsaren akats nabarmena baliatu du Lee Chung Yongek buruz baloia sareetara bidaltzeko.

Berdinketarekin gori-gori jarri da partida, eta bi taldeek indarrez jokatu dute. Suarezek sartu du 80. minutuan Uruguairen bigarren gola, aurkari bati zorrotz izkin egin eta jaurtiketa eder baten bidez. Baina emozioa ez da hor amaitu, sendo eutsi baitio Hego Koreak, eta partida amaiera arte borrokatu baitu. Hain zuzen ere, Lee Dong Gooken jaurtiketa batekUruguaiko atezaina gainditu du, eta azken unean Diego Lugano kapitainak lortu du baloiak atea ez zeharkatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.