Eta Bilbon errealitate gordina

UEFA ahaztuta, Athleticen kontra ariko da Osasuna gaur, San Mamesen; biek behealdea saihestu nahi dute

ASIER LEGARDA-EREÑO / HARITZ GALLASTEGI
2007ko martxoaren 17a
00:00
Entzun


UEFA ahaztuta, Athleticen kontra ariko da Osasuna gaur, San Mamesen; biek behealdea saihestu nahi dute
A.L. EREÑO / h. gallastegi

Iruñea / Bilbo

Osasunak ezin du Liga ahaztu.UEFAn historia egiten ari dira gorritxoak, baina Ligan estutasunik igaro nahi ez badute, lehenbailehen suspertzea komeni zaie, azken lau partidetan puntu bakarra eskuratu baitute gorritxoek Espainiako Ligan. «Jokalariak eta gu Ligan pentsatzen ari gara; San Mamesko lehian jarrita dugu arreta guztia, eta ez UEFAko zozketan», esan zuen atzo Jose Angel Zigandak, Taxoaren eginiko prentsaurrekoan hitza hartu orduko. Ordubete geroago jakin zuten nafarrek Europan izango duten hurrengo aurkariaren izena. Gorritxoen ingurua aztoratuta ibili da azken egunetan, eta jokalariek ere arrisku bera dute. Baina Zigandak egia badio, behintzat, Athleticen aurkako partida soilik dute buruan gorritxoek. Eta ea egia den. Liga ahaztuz gero, sasoi amaieran atsekabe handi samarra izateko arriskua baitute nafarrek, eta datorren denboraldia Bigarren Mailan hasten badute, inor gutxi gogoratuko da UEFAn izandako une gozoez. Gaur San Mamesen galduz gero, jardunaldia jaitsiera postuetan hasitako Athletic bi puntura soilik izango dute gorritxoek, eta zorabiatzen has daitezke Zigandaren mutilak.

Larraintzarko entrenatzaileak badaki hori: «Gauza askok baldintzatzen dute partida hau: telebistak, ordutegiak, harmailetako giroak, eta taldeen arteko lehiak, esaterako. Eta Athleticek benetako puntu beharra duela badakigunez, eurek adinako kemenarekin jokatzera behartuta gaude, Athleticek adina gauza edo gehiago baititu Osasunak jokoan», esan zuen Zigandak atzo. Girondinsen aurkako UEFAko kanporaketa gainditu eta gero Osasunari kosta egin zitzaion Ligan lur hartzea, baina mutur-joka jaitsi dute zerutik Iruñeko taldea Celtak, Espanyolek, Racingek eta Valentziak azken jardunaldietan. Glasgow Rangersen aurkako kanporaketa eta gero arinago eta gozoago itzuli nahi dute Ligaren errealitatera nafarrek, eta partida gogorra iragar daitekeen arren, Bilbokoa aukera ezin hobea dute. Irabaziz gero, zortzi puntura utziko dituzte bilbotarrak, eta gol aldea ere euren aldekoa izango da, lehen itzulian 1-1 amaitu baizen bizkaitarren eta nafarren arteko derbia Nafarroako Erresuman.

Athleticen igarotako urte gozoek ez diote begirada lainotu Zigandari: «Futbolak horrelako egoeratan jartzen gaitu batzuetan, baina ohitu beharra dago. Esaterako, Ernesto Valverde bezalako lagun baten taldearen aurka jokatzen ohitu behar duzu irabazten badiozu bere kargutik kendu dezaketela jakin arren. Bakoitzak bereari begiratzen dio hemen, eta guk gureari begiratzen diogu», esan zuen.



BESTE FINAL BAT ZURI-GORRIENTZAT. Osasuna historia egiten ari da. Euskal futboleko talderik historikoena, berriz, 109 urtean izan duen krisi latzenean sartuta dago. Historia egitear dago, baina txarrerako.

Bigarren Mailara ez jaisteko, euren eskuetan dagoen guztia egiten ari dira kluba -dagoeneko ezin dira kirol arloan hartutako erabakiak aldatu- eta zaleak. Zaleen proposamenei kasu egin eta derbira bufandekin joateko deia egin du Athleticek. Banderen erabilera debekatu aurretik San Mamesek zuen kolorea berreskuratu gura dute ekimenarekin.

Zaleek ere jarri dituzte abian ekimenak. Lehia hasi aurretik, 30.000 eskumuturreko banatuko dituzte Gurpegiri elkartasuna adierazteko -Adurizen eta Etxeberriaren peñek elkarlanean egindako ekimena da-.

Partida aurretik eta derbian zehar egingo dituzte ekimenak. Guztiak zaleen parte hartzea bultzatu eta derbia girotzeko asmoz. San Mames ere gainezka egongo da. Berriz. Athleticek salgai ipinitako sarrera guztiak amaitu dira. Beraz, bazkideek ohiko erantzuna ematen badute, giro aparta egongo da San Mames zaharrean.

Zaleek ez dute huts egingo. Hori jakinekoa da. Jokalariek zer egingo duten jakitea falta da. Orain arte ez dute euren maila eman. Etxean, jarraitzaileen aurrean, hutsaren urrena izan da zuri-gorrien jokoa.

Joko eta emaitza bolada txarrari amaiera emateko bi aldaketa egingo ditu Jose Manuel Esnal Mane-k. Bata behartutakoa izango da. Euskarrian egin behar duena, alegia. Txartel pilaketa tarteko, Murillok atseden hartu beharko du. Donostiarraren postuan Iturriagak jokatu dezake. Aukera ona bezain erronka gogorra izango du jokalari getxotarrak. Izan ere, orain arte 32 minutu besterik ez baititu jokatu txapelketan. Manek Athleticen ardura hartu zuenetik ez du minutu bakar bat jokatu. Talde zuri-gorriak hutsune asko izan arren, deialdietan sartzeko ere arazoak izan ditu. Bere onena ematen badu, Athletici zelai erdian falta zaion argitasuna eman diezaioke taldeari. Aurrean, Manek zalantzak ditu: Aduriz edo Urzaiz.

Iturriagarekin batera Gabilondo izango da berritasuna, eta Dañobeitiaren partez jokatuko du. Halaber, Etxeberria, Garmendia eta Zubiaurre deialdira bueltatu dira. Dañobeitia eta Casas deialditik kanpo gelditu dira, ordea.



saILKaPenaK

LEHEN MAILA

27. JARDUNALDIA

GAUR ORDUA TB

Valentzia-Racing 18:00 O.I.

Mallorca-Betis 20:00 O. I.

Recreativo-Bartzelona 20:00 O.I.

Athletic-Osasuna 22:00 La Sexta

Bihar

Espanyol-Levante 17:00 O.I.

Vila-Real-Reala 17:00 O.I.

Zaragoza-At. Madril 17:00 O.I.

Deportivo-Getafe 17:00 O.I.

Real Madril-Gimnastic 19:00 O.I.

Sevilla-Celta 21:00 C+E.



PuntuakJ I B G

1. Bartzelona50 26 14 8 4

2. Sevilla50 26 15 5 6

3. Valentzia47 2z6 14 5 7

4. Real Madril45 26 13 6 7

5. Zaragoza43 26 12 7 7

6. At. Madril43 26 12 7 7

7. Recreativo 41 26 12 5 9

8. Getafe 38 26 10 8 8

9. Espanyol37 26 9 10 7

10. Racing 37 26 9 10 7

11. Vila-real 36 26 8 9 9

12. Deportivo33 26 8 9 9

13. Osasuna31 26 9 4 13

14. Betis31 26 7 10 9

15. Mallorca 29 26 8 5 13

16. Celta27 26 6 9 11

17. Levante 27 26 6 9 11

18. Athletic26 26 6 8 12

19. Gimnastic 20 26 5 5 16

20. Reala 17 26 3 8 15

Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara



28. JARDUNALDIA (MARTXOAK 31 ETA APIRILAK 1)

Reala-Levante

Betis-Vila-real

Atletico Madril-Mallorca

Getafe-Zaragoza

Bartzelona-Gimnastic

Celta-Real Madril

Osasuna-Sevilla

Racing-Athletic

Valentzia-Espanyol





BIGARREN MAILA

28. JARDUNALDIA

GAUR ORDUA TB

Murtzia Hiria-Real Madril B 18:30

Las Palmas-Vecindario 18:30

Albacete-Almeria 18:30 ETB1

Hercules-Castello 18:30

Bihar

Numancia-Murtzia 12:00 C+E.

Salamanca-Lorca 17:00

Xerez-Elx 17:00

Ejido-Malaga 17:00

Sporting-Tenerife 17:00

Alaves-Cadiz 17:00

Valladolid-Ponferradina 17:30 Localia



PuntuakJ I B G

1. Valladolid 59 28 17 8 3

2. Almeria51 28 15 6 7

3. Murtzia51 28 14 9 5

4. Numancia44 28 12 8 8

5. Cadiz43 28 11 10 7

6. Xerez41 28 11 8 9

7. Murtzia H.41 28 12 5 11

8. Salamanca 40 28 11 7 10

9. Sporting39 28 12 3 13

10. Ejido39 28 10 9 9

11. Albacete39 28 11 6 11

12. Alaves 39 28 10 9 9

13. Elx37 28 9 10 9

14. Hercules37 28 10 7 11

15. Las Palmas35 28 8 11 9

16. Tenerife35 28 10 5 13

17. Real Madril B34 28 9 7 12

18. Malaga33 28 8 9 11

19. Castello31 28 8 7 13

20. Ponferradina30 28 7 9 12

21. Lorca25 28 6 7 15

22. Vecindario19 28 5 4 19

Lehen Mailara Bigarren B Mailara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.