Eta, bukatzeko, Lieja

Ardenetako azken klasikoa izango da gaur, eta faborito asko daude: Gilbert, Rodriguez, Valverde, Sanchez...

Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Klasikozale gehienak Liejan izango dira gaur, han hasi eta amaituko baita Ardenetako klasikoetako azkena: Lieja-Bastogne-Lieja. Txirrindulariek ibilbide ezin gorabeheratsuagoari aurre egin beharko diote, 257 kilometroan 11 mendate igoko baitituzte, ez izugarri gogorrak, baina bai min egiten duten horietakoak.

Izen bat ageri da kiniela guztietan: Joaquim Rodriguezena. Katuxako kataluniarrak erakustaldia eman zuen Ardenetako bigarren klasikoan, Fleche Wallonnen, eta begiz jota du gaurko lasterketa. Hala ere, asteazkenean jokatu zen probarekin alderatuta, gaurko ibilbideak ez dio mesederik egiten, luzeagoa baita, eta ez baita aldapa itoetan amaitzen. Horregatik daude beste hainbat hautagai : Philippe Gilbert —iazko irabazlea, eta aurten seigarren eta hirugarren Amstel Gold Racen eta Fleche Wallonen—, Alejandro Valverde —2006an eta 2008an irabazle Liejan—, Jelle Vanendert —bigarren Amstel Gold Racen eta laugarren Fleche Wallonnen—, Michael Albasini —bigarren Fleche Wallonnen— eta abar. Samuel Sanchezek ere badu aukerarik; zazpigarren izan zen Amstel Gold Racen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.