Txirrindularitza

Etaparekin, lidergoa Albasinik

Orica Greenedgeko suitzarra nagusitu da Erromandiako Tourreko bigarren etapan, Montreauxen, esprintean, eta, gainsariei esker, hura jarri da lider, Michal Kwiatkowskiri aurrea hartuta

Albasini, iazko uztailako irudi batean. Y. V., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 1a
17:34
Entzun

Etapa, hamar segundoko gainsaria, eta lidergoa. Michael Albasinik (Orica Greenedge) erremate bikaina eman dio atzo hasitako lanari. Bigarren garaipena jarraian lortu du Erromandiako Tourrean, eta liderraren maillota jantzita amaitu du eguna, Michal Kwiatkowskiri (Omega Pharma) aurrea hartuta. Liderraren mesedetan, Tony Martinek (Omega Pharma) ikusgarri luzatu du tropela azken bi kilometroetan sartuta, baina Albasiniri aurre egin ezinik geratu da gero Kwiatkowski. Aurretik, Pirmin Lang (IAM) eta Mathias Kohler (BMC) ibili dira ihes eginda. Zazpigarren kilometroan jo dute erasoa biek, eta helmugara iristeko hiru kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak. Le Bouveret eta Aigle artean, lasterketako etaparik gogorrena jokatuko da bihar, 180,2 kilometrokoa, eta faboritoen arteko lehia estua espero da. Lau mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, lehen mailakoak den-denak. Hamazazpi kilometro besterik ez daude azken mendatetik helmugara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.